XII POSTRE DASTAKETA

Joan zen martxoaren 18an,  2. hiruhilekoari amaiera emateko, ohikoa dugun POSTRE DASTATZEA ospatu genuen. Aurtengoa hamabigarrena izan da, eta jada, gure Ikastetxeko kultur aniztasunaren festa bihurtu da.

Hainbat herrialdetako gozoak ikusi eta dastatu genituen, hala nola, Maroko, Mauritania, Brasil, Honduras, Venezuela, Bolivia, Paraguay, Nikaragua, Errusia, Errumania, Irlanda, Kantabria, Galizia edo Euskal Herria.

Festa hunkigarria izan zen; DBH eta Batxilergoko 122 ikaslek eta beren familiek parte hartu zuten etxean prestaturiko beren herrialdeetako postre edo gozoak prestatuz, eta ondoren beren ikaskideekin dastatuz.

Honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu partaide guztiei. ESKERRIK ASKO GUZTIOI.

DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER

 

Joan den Martxoaren 18an, Batxilergo 2. Kurtsoko ikasleek Centro de Física de Materiales eta  DIPC-eko laborategiak ikusteko aukera izan zuten  Ibaeta kanpusean. 



TRAINING CARAVAN

TRAINING CARAVAN – (Ikertzaileak gelan)

Joan den 2016ko Otsairalen 25ean Marta Pascual ikertzailea gure institutura etorri zen hitzaldi bat ematera.

Ekitaldi hau BC3 (Basque Center for Climate Change)  izeneko zentruak antolatzen du klima aldaketari buruzko ikerkuntza ikasleen artean zabaltzeko.

Hitzaldia ingelesez izan zen eta ikasleek prestaturiko galderak erantzun zituen Martak. 

Oihan Vega "Gaztea" irratiko esatari eta DJ-a

Oihan Vega "Gaztea" irratiko esatari eta DJ ezagunaren bisita, martxoaren 11n

“Irrati didaktikoa” izenburupean, euskarak hedabideetan duen presentziaz, eta euskal musikaren egoera eta etorkizunaz hitz egin zigun. Gainera, irrati batek barrutik nola funtzionatzen duen azaldu zuenez, ariketa praktikoa ere egin ahal izan zuten ikasleek mikroaren aurrean.

Zalantzarik gabe, ikasleen gustuko jarduera atsegina.


 
   

Patxi Zubizarreta idazlearen bisita, martxoaren 8an

NOLEGA (Normalkuntzarako Legearen Garapena) programak bideratzen dituen laguntzen artean, Idazleak Ikastetxeetan deituriko jardueran parte hartzen du Euskal Idazleen Elkarteak.

Aurten, Patxi Zubizarreta idazle ordiziarra gonbidatu dugu Eztia eta Ozpina liburuaz hitz egitera etor zedin. Oso hitzaldi interesgarria eskaini digu eta solasaldi atseginean aritu gara 4. B eta 4. D-ko ikasleak berarekin. Eskerrik asko!!

 
   

XIV MATEMATIKAKO OLINPIADA

 

1.go fase Euskadiko 14. Matematikako  Olinpiada   IES BIDEBIETAN ospatu zen martxoaren 4an. Bigarren mailako ikasleek  parte  hartu zuten. Bi ordutan euskaraz nahi erderaz matematikarako gaitasuna erakutsi ziguten.

Irabazleak bigarren fasera pasako dira , hurrengo maiatzaren 14an Amarako Politeknikoan , hain zuzen ere. Irabazleak dira:
- Erin Múgica Mayo  -  2º B
- Nagore Aguado  Caballero  -  2º D

Gurpil-aulkiko saskibaloia. Sentsibilizazio programa.

DBH-ko 2. Zikloko ikasleek gurpil-aulkiko saskibaloia praktikatzeko aukera izan dute Salto Bera Bera taldekoei esker. (http://beraberabsr.blogspot.com.es/).

Helburuak ikasleak urritasun eta dibertsitate funtzionala duten pertsonekin sentsibilizatzea eta kirol egokituaren berri izatea izan dira.

 

 
   

Mendiolako ikasleekin karaokea

Murgiltze saio bikaina izan dugu gaurkoan Mendiolako 5. eta 6. mailako ikasleekin eta gure DBH 1B eta 1Dko ikasleekin

Oso saio polita izan da: karaokea. Euskal kantagintzako kanturik dantzagarrienak eta kantagarrienak entzun ditugu eta zera esan genezake… abeslari trebeak ditugula!!

Ia gehiagotan ditugun gurean Mendiolako ikasleak!!!

 
   
   

MENDIOLA LH 6. GURE INSTITUTUAN

Visita de alumnos de 6º Primaria de Mendiola 27/01/16

Coincidiendo con el período de prematrícula en DBH,  y con el objetivo de dar a conocer nuestro centro, el Departamento de Física-Química ha organizado unas actividades en el Laboratorio de Química, dirigidas a los 13 alumnos de 6º de Educación Primaria del centro Mendiola. 

Los alumnos han estado acompañados por su tutora y  la explicación de las actividades la han realizado alumnos de 1º Bachiller del Instituto. 

 
   

PREMATRICULA 2016/2017 AURREMATRIKULA

PREMATRICULA 2016/2017 AURREMATRIKULA

El Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno vasco abrirá el próximo lunes el plazo de presentación de prematrícula para el alumnado de Educación Infantil (a partir de 2 años), Educación Primaria y Educación Secundaria Obligatoria en 700 centros de Euskadi, que permanecerá abierto hasta el próximo 5 de febrero.

La prematricula puede realizarse en los propios Centros Educativos. asi como via online en www.hezkuntza.net. En el caso de que se realice online, el plazo finaliza el día 4 de febrero.