JANGELA ZERBITZUA

KUDEAKETA ZUZENEKO JANGELA:                                   Arduraduna: JOXEAN OƑEDERRA

Honen arabera, menuaren aukeraketa, bazkariaren prestaketa, zerbitzua eta zaintzako langileak kanpoko enpresa batek (AUSOLAN) kudeatzen ditu, berau Hezkuntza Sailak esleitua izan delarik.

ERABILERA MOTAK:

  • Asteko egun guztietan
  • Lanaldi osoko egunetan bakarrik (astean 3 egun)
  • Salbuespenez onartuko dira egun bakarreko zerbitzuak (aldez aurretik ohartarazita beti)
  • Jangelaren ondoren eta klaseak hasi arte, zaintza eta liburutegi zerbitzua dago. Halaber, ekintza desberdinak ere antolatzen dira (pala txapelketak, ping-pong, dantza ...)
  • Medikuaren aginduz egiaztatutako menu bereziak eskatzeko aukera ere badago.

Eskola-jangela goizeko irakas-denbora bukatu ondoren eskaintzen den zerbitzua da. Hau batez ere etxetik ikastetxera etortzeko garraioren bat erabili behar duen ikaslegoari begira antolatuta dago. Beraz, eskaera handia egon eta jangela beteko balitz, garraiatutako ikaslegoak lehentasuna edukiko luke ikastetxetik gertu bizi den ikaslegoaren gainetik. 

Hurrengoko Menuak:

  

 

 

Antolamendua

  • Jangelaren ordutegia 12:40etik 14:10etara, lanaldi zatitutako egunetan eta klaseak bukatu bezain pronto etengabeko ihardunetan  izango da.
  • Jangelan sartu bezain pronto eta bazkaldu aurretik,  derrigorrezkoa izango da ESKUAK GARBITZEA.
  • Bazkariak bi txandatan emango dira; lehenengoan 1. zikloko ikasleek bazkalduko dute; bigarrengoan berriz, 2. ziklokoak.
  • Antolamendu hau alda daiteke baldin eta ordutegi horretan ikasleren batek ikastetxeak antolaturiko ekintza osagarriren batetan parte hartzen badu.
  • Ikasle bakoitzak, bazkaria bukatzean, bere platera eta edalontzia jasoko dute. Egunero eta txandakatuz, ikasle batek zapia pasa beharko du mahai gainetik; era berean zerrendan apuntatuko da. Baita bereiztutako zaborra (plastikoa, papera, materia organikoa...) dagokion edukiontzietara  eramateko ardura izango du ikaslegoak.
  • Ikaslegoak bazkaltzen duen bitartean jangelan sukaldeko langilea eta begirale bat edo bi egongo dira. Beste begiralea patioan egongo da gainerako jankideekin. 
  • Jangelan gelditzen direnak ezin izango dute ikastetxetik irten, eta ez etortzearen justifikazioa eskola-agendan idatzita arduradunari aurkeztu  behar diote.

Arautegia

Jangela-garaia ikasleen aisialdiaren momentu bat da eta, honela ulertuta, lasai eta patxadaz egoteko denboraldia izatea nahi dugu. Hori dela eta, arautegi honen ardatz nagusia errespetua izango da:

  • Janariarekikoa: Ikastetxeko espazio eta denbora guztien moduan, jangela-garaia esparru hezitzaile bat dela ulertu behar da. Hori dela eta, jankideei zerbitzatzen zaien janariarekin begirunez joka dezaten exijituko zaie. Beraz, ematen zaien janaria gutxiespenik gabe jan dezatela erakusten saiatuko dira bertako langileak.
  • Langileekikoa: Bai sukaldeko langilea, baita begiraleak ere, jangelako arduradunak dira eta, helduak direnez gero, ikaslegoak errespetuz tratatu eta behar den moduko harremana eduki beharko du. 
  • Ikaskideekiko: Ikastetxeko beste edozein mometutan bezala, elkarren arteko errespetua nahitaezkoa izango da.
  • Materialarekikoa: Patioan nahiz erabilera anitzeko gelan jolasteko banatzen zaien materiala zaintzea, hartzen duenaren ardura izango da. Era berean, norberak bere jantokiko tresnez arduratu beharko du.

DiSziplina

Hutsaren bat eginez gero,ikastetxean onartutako arutegi berbera aplikatuko da; hutsaren mailaren arabera:

  • Jokabide desegokia.
  • Bizikidetzaren aurkako jokabidea.
  • Bizikidetzan kalte larriak eragiten duen jokabidea.

JANGELAKO DISZIPLINA ARAUTEGIA LOTURA