Proiektuaren helburu nagusia da Bidebietako eskolako  giroa hobetzea , gure bigarren etxea delako eta horrela izatea nahi dugulako. Hori dela eta, zera nahi ditugu:  ikasle eta irakasleen  arteko jarrera positiboa bultzatzea;  mintegien arteko elkarlana;  giro atsegina izatea zentroan; baloreak lantzea  ( puntualitatea, errespetua…); eta familiekin eta auzoarekin  kooperatzea. 

Horiek  guztiak lortu ahal izateko,   Gure Bigarren Etxea proiektua abian jarri dugu eta honako hauek eman ditugun lehen urratsak:  

- Zein nolako iritziak dauzkaten  institutuko ikasleek plazaratzeko, bideo bat egin dugu

-Bideoa ikusi eta gero, gure lehentasuna izan da  itxura aldatzea kolore pixba bat emanez.

Horretarako, ikasle eta irakasle talde txiki batek   institutuko horma batzuk margotu ditu, zentroa argiz, kolore eta alaitasunez betetzeko.  Hemen  lehenengo emaitzak….

Aldaketa nabaritzen da, ezta?  Gustatzen al zaizue?

 

 


Hurrengo urratsa izango da mundo osoko gatazken aldeko  Bake murala egitea, eskolaren sarrera izango dena. Izan ere, pakea gure nortasunaren partea  izatea nahi dugu.