GOSARI OSASUNTSUA

Zuzendaritzako gutuna

2020/03/23

Aste berezi bezain bitxiak pasatzen ari gara,  ohiko lan egiteko erak baztertu eta beste batzuk osatzea erronka izango da guztientzat.

Egunak ez pasatzeko ezer egin gabe eta irakasleen proposamenak eta bidalitakoak eraginkortasuna bermatzeko asmoz,  familiei seme-alaben lanaren jarraipena egitea eta tutorearekin harremanetan egotea eskatu nahi dizuegu.

Horrekin batera, edozein zalantza, kezka, eskaera edo iradokizuna baduzue gurekin jarri kontaktuan ondoko helbide elektronikoan: ikasketaburu@bideberri.eus

Kontuan izan egoera egun batetik bestera aldatzen dela eta asteburu honetan egoerak izan duen aldaketa eta autoritateek hartutako azken orduko erabakiak direla-eta, helarazi  nahi dizkizuegu hainbat informazio:

  • - Institutuko idazkaritzaren arreta-ordutegia 09:00tatik 14:00era artekoa izango da. Ordu horietatik kanpo eta kontrakoa iragartzen ez dugun bitartean,  ezingo da sartu.
  • - Zuen seme-alaben materialen baten bila etorri beharko bazenute, eskaera telefonoz edo ikasketaburu@bideberri.eus helbide elektronikora idatziz egin beharko duzue. Ikasleak etorri behar badu, gogoratu Osakidetzaren segurtasun- eta osasun-protokoloak betetzea nahitaezkoa dela.
  • - Lan-plangintza telematikoki beteko da. Datozen egunotan egin beharreko egokitzapen eta aldaketez informazioa helaraziko dizuegu. Egoera hau guztiontzat berria baita.
  • - JARDUERA FISIKOA: Osasuna eta egoera fisikoaren zainketa oinarrizkoak dira. Hori dela-eta, Gorputz Hezkuntzako irakasleok gomendio eta ideia batzuk luzatu nahi dizkizuegu bizi dugun egoeraren aurrean bizi kalitatea ahalik eta onena izan dezazuen. Azpiko loturan proposamen asko doaz, aprobetxatu mesedez:   .
          https://sites.google.com/view/ghetxean/p%C3%A1gina-principal
  • - Azkenik, ikasleentzat edo familiarentzat proposamen edo erronka txikia luzatzen dizuegu. Twitter, facebook zein Instagram-era marrazki, argazki edo goiburu bat igotzea proposatzen dizuegu, #institutuaren izena gehituz. Ikasleek edo familiek egun hauetan sentitzen edo falta botatzen duzuena adierazten.

Adibide moduan, institutuak duen sare sozialean(tan) zeozer txintxilikatu!!!

Besarkada bat

Don Bosco zentrora bisita

2020/03/10

Asteartean gure ikasle batzuk Don Bosco zentroa ikustera joan ziren, bertako eskaintzen ideiak hartzera.

Hona hemen argazki batzuk:

Lilatoia 2020

2020/03/01

Igandean, Bideberriko zenbait ikasle eta irakaslek Donostiako Lilatoian hartu zuten parte.

Hona hemen beraien parte hartzeko bideo eta argazki batzuk:

 

 

Inauterietako festa

2020/02/21

Ostiralean Bideberri eskolako Inauterietako festa ospatu genuen.

Hona hemen ospakizuneko laburpen bideo bat eta argazki batzuk:

 

    

 

Sentsibilizazio saioa

 

Gorputz hezkuntzako mintegitik 1. eta 2. DBH-ko ikasleak Salto Bera Bera gurpildun aulkiko saskibaloiko taldearekin sentsibilizazio saio bat burutu genuen.

 

     

Tailerra Lilatoia

2020/02/13

Gero eta gutxiago falta da Lilatoia lasterketarako. Bideberrin astero gure gorputzak prestatzen jarraitzen dugu.

Tope gabiltza! Aupa ekipo! 

 

Lagun berrien partidua

2020/02/14

Gaur ikastetxeko bi taldeek elkarren aurka jokatu dute. 

Giro aparta egon da! 
Aupa Bide berri! 
 
     

Donostia Ezagutzen

2020/02/06

 

Ostegunean DBH1, 2 eta 3ko ikasleak irteera izan zuten "Donostia Ezagutzen" proiektuarekin lotuta. Donostiako hainbat txoko eta bertako historiari buruzko hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan zuten bisita gidatu zuten hainbat pertsonen eskutik. Goiza amaitzeko, esku pilotan aritu ziren Trinitate Plazan. 

 

 

 

 

 

Ebakuazio simulazioa

Joan den Urtarrilaren 31, ostiralean   IES BIDEBIETA/BIDEBERRRI ikastetxean hustuketaren simulazioa egin genuen.

Guztiko kolaborazioari esker , irakasleok eta ez irakaslea erabateko normaltasunarekin egin zen.

Hauspoa Korrika Tailerra

Oporretatik bueltan hauspoa tailerrekin hasi ginen, lehenengoa Korrika egiteko eta LILATOIA prestatzeko izango da. 

Oraindik parte hartzeko aukera dago, Martxoak 8 izango da lasterketa. 

 

Animatu NESKAK parte hartzera. 

 

 

Santo Tomas jaialdia

Abenduan eskola egunak bukatzeko eta neguko oporrak hasi baino lehen festa bat ospatu genue, ikasleak talde desberdinetan banatu genitun eta herri kirol desberdinetan parte hartu zuten. Irabazleak zari bezala USB bat euki zuten eta festa bukatzeko denok disfrutau gendun DBH 4 ko ikasleek prestatutako txistorra eta patata tortila bokatetaz.

 

 

Zorionak eta Urte berri On!

Bideberri ikastetxetik Zorionak eta Urte Berri On denoi.

 

Ikasleek egindako bideo hau partekatu nahi dugu zuekin, espero degu gustokoa izatea!

 

 

Pilates tailerra

Pilates tailerra hasi ginan aurreko ostegunean. Oraindik tokia dago apuntatzeko!

Barrexerka taldearen antzerkia

Asteazkenean, abenduak 4, Antzoki Zaharrera joan ginen Dbh 4.maila Eta Batxilergo 1. Eta 2.mailako D eredukoak. Euskararen eguneko ospakizunen artean Barrexerka taldearen emanaldia ikusteko aukera izan genuen eta bikain pasa genuen! 

Eukeraren Egunaren laburpena

Asteartean Abenduak 3n Euskararen eguna zela eta, 11:00etatik aurrera festa txiki bat antolatu egin zen. Ekintzak oso ondo atera ziren denon laguntzari esker. 

Hamaiketakoa oso ondo egon zen, ESKERRIK ASKO antolatu zenuten ikasleei, eta batez ere gero dena txukun txukun usteko gai izan zinatelako.

Altxorraren bilan, talde batzuk beste batzuk baino azkarrago ibili ziren, baino denok zerbait berria ikasi egin zuten. Irabazlea talde laranja izan zen.

“EUSKARAZKO HITZ POLITENA”, denetarik ikusteko aukera izan genuen, eta nahiz eta hasieran ikasle batzuk parte hartzeko gogo gutxirekin egon, denok bere aportazioa egin zuten. 

Koloretako globoetan, bakoitzak bere euskararekiko konpromezua idazterako momentuan, arazo gehiago egon ziren, globoak bidean lehertu egin ziren, baino baten bat heldu zen osorik eta oraindik dauzkagu ikastetxeko pasiloetan.

Bukatzeko ikastetxeko ikasle eta irakasleak liburutegian bilduta Lau Teliatu abestiaren grabaketa bat egitea lortu egin zen. Esan beharra dago abesbatza batetik oso urrun gaudela, baino saiakera baloratu egin beharko da!

Berriro ere ESKERRIK ASKO parte hartu zenuten eta eguna aurrera ateratzen saitu zineten guztioi.

EUSKERAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA (2019-12-03)

 

ORDUTEGIA: 11,30 - 14,15

 

 ALTXORRAREN BILA.

 

 KOLORETAKO GLOBOAK : Puztu, gainean euskararekin zerikusia duten mezuak edo konpromezuak idatzi eta institutua apainduko dugu.


“EUSKARAZKO HITZIK POLITENA” . Denon artean hitzik politena aukeratuko dugu (Mediateka ondoko pasiloan).

EUSKARAOKEA

                                       

Pankartak sortzen

Gaur Azaroaren 25-eko lelo lehiaketaren irabazleak eta DBH 4-ko Gabi, Ana eta Guada elkartu dira pankartak sortzeko. Aurretik klasean sortutako logo desberdinen artean bi aukeratu eta horietan oinarritu dira oso diseinu itxuroso osatzeko.

 

Eskerrik asko zuen lanagatik.

 

Indarkeria Matxistaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna izan zen.

 

Ikastetxean, egun horretarako Bideberri institutuko elkarbizitza taldeak antolatu zuen egitaraua:

 

  • 11:30-12:25:  Taldekako abesti sexisten inguruko irakurketa eta hausnarketa bat egin zen.
  • 12:25-13:20: LELO lehiaketarako leloak asmatu, gero eskolako pankartan agertuko dena berritzeko. 
  • 13:20-14:15: Behin esaldi guztiak geneuzkala, klase bakoitzak bozkatu egin zuen: gustukoenari 3 puntu; hurrengoari 2 puntu eta hirugarren bati puntu 1.
  • LELO lehiaketako sari banaketa: Bukatzean, guztiok institutuko sarrerako arkupetan elkartu ginen puntu zenbaketarako eta talde irabazlea ezagutzera eman zen.
     

IRABAZLEAK: Haritz, Ursula, Saad eta Josué (DBH 1eko ikasleak). 

 

LELO irabazlea: “Ez lurra ezta emakumeok ere, ez gara konkistagune”

Hauspoa Tailerra Sukaldaritza

Aurreko ostegunean,  sukaldaritza tailerra izan zen, bertan plater desberdinak prestatzen ibili ziren. Labana erabili zuten, horretarako trebetasuna behar dela. Tipula txikitu, hori bai lan gogorra iruditu zitzaiola baten bateri, konturatu ziren entsalada baten muntaiarako estiloa garrantzitsua zela. Mazedonia egiterakoan konturatu ziren zein garrantzitsuak diren talde-lana eta arretak sukaldean. Azkeneko detaileetaz ezin ahaztu, txokolatea jartzea ezinbestekoa da edozein  postretan.