Indarkeria Matxistaren aurkako nazioarteko eguna

Azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna izan zen.

 

Ikastetxean, egun horretarako Bideberri institutuko elkarbizitza taldeak antolatu zuen egitaraua:

 

  • 11:30-12:25:  Taldekako abesti sexisten inguruko irakurketa eta hausnarketa bat egin zen.
  • 12:25-13:20: LELO lehiaketarako leloak asmatu, gero eskolako pankartan agertuko dena berritzeko. 
  • 13:20-14:15: Behin esaldi guztiak geneuzkala, klase bakoitzak bozkatu egin zuen: gustukoenari 3 puntu; hurrengoari 2 puntu eta hirugarren bati puntu 1.
  • LELO lehiaketako sari banaketa: Bukatzean, guztiok institutuko sarrerako arkupetan elkartu ginen puntu zenbaketarako eta talde irabazlea ezagutzera eman zen.
     

IRABAZLEAK: Haritz, Ursula, Saad eta Josué (DBH 1eko ikasleak). 

 

LELO irabazlea: “Ez lurra ezta emakumeok ere, ez gara konkistagune”