Eukeraren Egunaren laburpena

Asteartean Abenduak 3n Euskararen eguna zela eta, 11:00etatik aurrera festa txiki bat antolatu egin zen. Ekintzak oso ondo atera ziren denon laguntzari esker. 

Hamaiketakoa oso ondo egon zen, ESKERRIK ASKO antolatu zenuten ikasleei, eta batez ere gero dena txukun txukun usteko gai izan zinatelako.

Altxorraren bilan, talde batzuk beste batzuk baino azkarrago ibili ziren, baino denok zerbait berria ikasi egin zuten. Irabazlea talde laranja izan zen.

“EUSKARAZKO HITZ POLITENA”, denetarik ikusteko aukera izan genuen, eta nahiz eta hasieran ikasle batzuk parte hartzeko gogo gutxirekin egon, denok bere aportazioa egin zuten. 

Koloretako globoetan, bakoitzak bere euskararekiko konpromezua idazterako momentuan, arazo gehiago egon ziren, globoak bidean lehertu egin ziren, baino baten bat heldu zen osorik eta oraindik dauzkagu ikastetxeko pasiloetan.

Bukatzeko ikastetxeko ikasle eta irakasleak liburutegian bilduta Lau Teliatu abestiaren grabaketa bat egitea lortu egin zen. Esan beharra dago abesbatza batetik oso urrun gaudela, baino saiakera baloratu egin beharko da!

Berriro ere ESKERRIK ASKO parte hartu zenuten eta eguna aurrera ateratzen saitu zineten guztioi.