Zuzendaritzako gutuna

2020/03/23

Aste berezi bezain bitxiak pasatzen ari gara,  ohiko lan egiteko erak baztertu eta beste batzuk osatzea erronka izango da guztientzat.

Egunak ez pasatzeko ezer egin gabe eta irakasleen proposamenak eta bidalitakoak eraginkortasuna bermatzeko asmoz,  familiei seme-alaben lanaren jarraipena egitea eta tutorearekin harremanetan egotea eskatu nahi dizuegu.

Horrekin batera, edozein zalantza, kezka, eskaera edo iradokizuna baduzue gurekin jarri kontaktuan ondoko helbide elektronikoan: ikasketaburu@bideberri.eus

Kontuan izan egoera egun batetik bestera aldatzen dela eta asteburu honetan egoerak izan duen aldaketa eta autoritateek hartutako azken orduko erabakiak direla-eta, helarazi  nahi dizkizuegu hainbat informazio:

  • - Institutuko idazkaritzaren arreta-ordutegia 09:00tatik 14:00era artekoa izango da. Ordu horietatik kanpo eta kontrakoa iragartzen ez dugun bitartean,  ezingo da sartu.
  • - Zuen seme-alaben materialen baten bila etorri beharko bazenute, eskaera telefonoz edo ikasketaburu@bideberri.eus helbide elektronikora idatziz egin beharko duzue. Ikasleak etorri behar badu, gogoratu Osakidetzaren segurtasun- eta osasun-protokoloak betetzea nahitaezkoa dela.
  • - Lan-plangintza telematikoki beteko da. Datozen egunotan egin beharreko egokitzapen eta aldaketez informazioa helaraziko dizuegu. Egoera hau guztiontzat berria baita.
  • - JARDUERA FISIKOA: Osasuna eta egoera fisikoaren zainketa oinarrizkoak dira. Hori dela-eta, Gorputz Hezkuntzako irakasleok gomendio eta ideia batzuk luzatu nahi dizkizuegu bizi dugun egoeraren aurrean bizi kalitatea ahalik eta onena izan dezazuen. Azpiko loturan proposamen asko doaz, aprobetxatu mesedez:   .
          https://sites.google.com/view/ghetxean/p%C3%A1gina-principal
  • - Azkenik, ikasleentzat edo familiarentzat proposamen edo erronka txikia luzatzen dizuegu. Twitter, facebook zein Instagram-era marrazki, argazki edo goiburu bat igotzea proposatzen dizuegu, #institutuaren izena gehituz. Ikasleek edo familiek egun hauetan sentitzen edo falta botatzen duzuena adierazten.

Adibide moduan, institutuak duen sare sozialean(tan) zeozer txintxilikatu!!!

Besarkada bat