IKASLEENTZAKO IKASMATERIALAREN PROGRAMA                                        2016/2017

 

 

Ikasleentzako Testuliburuen eta Curriculum-materialen programari egokituriko liburuak BIDEBIETA INSTITUTUArenak dira, eta ikasleek mailegu moduan izango dituzte ikasturtean zehar. Material hau, urtetik urtera berrerabili daitekeena izango da, beraz lan koadernoak (workbook,…) programa honetatik kanpo geratuko dira eta ikasleak erosi beharko ditu. 


Liburuak Institutuan ikasturte berriaren aurkezpen egunean emango zaizkio ordainketaren egitazpenaren erreziboa eta gurasoek sinatutako konpromisoa  aurkeztuz.


Programa honetan parte hartzeko egin beharreko diru sarrerak ikastetxearen kontu-korrontean egingo dira, dagokion ikaslearen izena eta bi abizenak zehaztuz.



1.DBHko ikasle bakoitzak 41€ sartuko ditu esandako kontuan.

2.DBHko ikasle bakoitzak 45€ sartuko ditu esandako kontuan.

 


Ikasle bakoitzak, liburuak itsasgarria ez den plastiko batez forratzearen ardura hartuko du eta Izen abizenak pegatina batez forroaren gainean jarriko ditu.


Ikasturtearen amaieran testu liburuak egoera onean bueltatuko dira, ezer idatzi edo marraztu gabe, beraien berrerabilpenerako. Libururen bat galduz gero edota ikastetxeko batzordeak liburuaren egoerari oniritzia ez badio ematen, familiak liburu berriaren prezioa ordaindu beharko du. Bestela, hurrengo ikasturtean ikaslea programatik kanpo geratuko litzateke.


Ikasleak, ikasturtearen amaieran material guztia entregatzeko jarriko diren egun eta orduak errespetatuko ditu.

 


Programan parte hartzeari uko egin nahi dion ikasleak matrikulazio epe barruan egin beharko du Institutuko idazkaritzan, horretarako prestaturik dagoen dokumentua betez (ll.eranskina). Hori egiten duen familiak jakin behar du, ikasmaterialak erosteko Hezkuntza Sailaren ikasketa-laguntzetarako (Material BEKAK) deialdian parte hartzeko aukera galtzen duela.